Lokal berria inauguratu zuten ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

JOCC Zikuñagako Ama Txirrindulari Elkarteak lokal berria inauguratu zuen ostiralean. Lokala Transpacar-eko haurtzaindegi zaharrean dago eta Udalak ekaina bukaeran utzi zion Elkarteari. Elkartearen helburua, lokala herriko bizikleta zaletuak elkartzeko gune bihurtzea da. Bestalde, taldearen eginkizunetarako ere erabiliko dute, hau da, fitxak, lizentziak eta abar egiteko. Edozein kontsulta egin nahi duenak ere 606 109 788 telefonora deitu dezake ostiraletan 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!