Errealeko beteranoek eta Luciren lagunek jokatu zuten elkarren aurka, lagunarteko partidua, eta asko izan ziren bertara hurbildu ziren futbolzale eta ezagunak. Partidua hasi aurretik, Luciren arrebari, Maicari, lore sorta eta plaka eman zizkioten. Hauek izan ziren elkarteen izenean etorriak: Iñaki eta Carlos Albistur (lagunen izenean), Juan Luis Larrea (Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakaria), Ricardo Ramos (CDHernaniko lehendakaria), Oskar Murillo (Gipuzkoako Kirol Elkarteen Federazioa. ACEGI), Jesus Gonzalo (Errealaren izenean), eta Dodaca Salegi (Antiguoko taldearen izenean). Luciren lagunek antolatu zuten atzoko omenaldia, eta oso gustora zeuden izandako harrerarekin.
Partiduak ere ikusmin haundia piztu zuen, Errealeko jokalari ohiak baitziren bertan: Gorriz, Perico Alonso, Uria, Alkiza, Xanti Bakero, Taifun, Cuyami, Fuentes, Loinaz, Alberdi, Roteta anaiak, Orbegozo, Zudaire, Aginaga, Campo, Zabala, Galarraga... eta abar izan ziren bertan. Partidu polita jokatu zuten bi taldeek ere eta Errealak irabazi zuen 0-3, aurtengo arratxa onari jarraituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!