Futbol eskolan izen emateko aukera gaur bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

2008-2009 urteko Hernaniko futbol eskolan izen eman nahi dutenek gaur izango dute azken aukera. Futbol eskola 1997 eta 2002 urte bitartean jaiotako neska mutilei dago zuzendua. Kurtsoa irailaren 30ean eta urriaren 3an hasiko da eta astean egun batean edo bi egunetan joateko aukera izango da. Matrikula egiteak 20 euro balio ditu eta hileko, egun batean joanez gero 27 euro ordaindu beharko dira eta bi egunetan joanez gero 42 euro. Bi edo anai arreba gehiagok ematen badute izen %10eko deskontua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!