Urbieta kalean patinek hartu zuten kotxeen lekua atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

Hernani Patinez eguna izan zen atzo, eta gaur Hernani bizikletaz eguna izango da Mugikortasun Iraunkorreko Astearen barruan. Ume, gazte eta helduek aukera bikaina izango dute bizikletak hartu eta herrian barrena ibilbide bat egiteko. Irteera Plaza Berritik izango da goizeko 09:30etan eta ekitaldia eguerdiko 12:00ak arte luzatuko da. Bihar izango da azken eguna; arratsaldean 17:00etatik 19:00etara haurrentzako jolasak izango dira, itxita dagoen Urbieta kalean. Ondoren, 19:00etatik aurrera Hernani eta mugikortasuna argazki lehiaketako sari banaketa izango da. Guztira 5 partehartzaile izan direnez, saria 5en artean banatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!