Emaitza gazi gozoak atzo txuri berdeek Zubipen lortutakoak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

Gorengoen mailan 2-1 irabazi zuten hernaniarrek. Emakumezkoen ligan berriz, añorgarrak izan ziren nagusi 1-2.

Partidu onak jokatu zituzten arren Hernaniko bi talde nagusiek, ez zuten biek garaipenik lortzerik izan. Emakumezkoen ligan galdu egin zuten eta Ohorezko ligan berriz, denboaldiko lehen garaipena lortu zuten etxean.

Merezitako garaipena

Gorengoen mailan Indartsu eta seguru hasi zuen Gorengoen mailako taldeak etxeko lehen partidua. Nagusi izan ziren hernaniarrak ia partidu osoan. Lehen zatia amaitzerako 2-0eko aldea zuten Hondarribiarekiko. Partidua bideratuta atera ziren bigarren zatia jokatzera, eta Hondarribia gola sartu eta berpiztu egin zela zirudien arren, garaipena etxean geratu zen.

Emakumezkoen ligan ezin irabazi

Ezin hobeto hasi zuten Emakumezkoen ligako denboraldi berria hernaniarrek. Atzo ordea, ezin izan zuten garaipena lortu etxeko lehen partiduan. Galtzen hasi ziren arren, partidua nahiko berdindua izan zen, eta hernaniarrek berehala lortu zuten berdinketaren gola. Hala eta guztiz ere, partidua amaitzeko minutu gutxi falta zirela, Añorgako neskek garaipenaren gola sartu zuten. Ezusteko haundia izan zen talde hernaniarrarentzat, golaren baliogarritasuna zalantzakoa baitzen. Hala ere, azken emaitza 1-2koa izan zen añorgarren alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!