Trikitixa Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

kriskitiña Dantza Taldeak antolatuta, X. Gazteen Trikitixa Txapelketa izango da gaur Gudarien plazan, eguerdiko 12:00etan hasita. Guztira sei bikotek hartuko dute parte, Anoeta, Aia, Andoain, Zestoa eta Hernanikoak. Hauetatik hiru bikote izango dira hernaniarrak: Irati Ugalde eta Amaia Mujika, Maialen Murua eta Ainhoa Usandizaga, eta Olatz Jaka eta Ainhoa Errazkin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!