Lehengo hastean C.D. Hernaniko neska eta mutilen talde nagusiek emaitza gazi gozoekin hasi zuten denboraldi berria. Bi taldeek etxetik kanpo jokatu zuten denboraldiko lehen partidua. Mutilek Real Union izan zuten aurkari. Hernaniko jokalariak partidua jokatzera gogotsu irten ziren arren, ezin izan zuten talde irundarra menpean hartu. Azkeneko emaitza 3-0 izan zen, Real Unionen alde. Haritz Arregiren neskek ere, aurreneko partidua etxetik kanpo jokatu zuten Vasconiaren aurka. Nahiz eta aurredenboraldia ezusteko dexenterekin pasa, itxura bikaina eman zuten aurreneko partiduan. Emaitza 0-1 izan zen talde hernaniarraren alde.
Bigarren partiduak etxean
Liga hasi berria den arren, etxeko partiduak irabaztea ezinbestekoa izaten da futbolean, eta gaurkoan horren bila aterako dira bi talde nagusiak.
Ohorezko Mailako partiduan, mutilek Hondarribia izango dute aurkari. Joan den urtean antzeko postuan amaitu zuten denboraldia bi taldeek. Beraz, gaur 16:30etan hasiko den partidua itxuraz nahiko berdindua izango da, eta Hernaniko mutilek ahalegin guztiak egingo dituzte hau irabazteko.
Neskek aldiz, goizean goiz jokatuko dute etxeko lehen partidua; 09:00etan alegia. Añorga izango dute aurkari. Añorga talde gogorra eta indartsua da, eta hernaniarrek denboraldiko bigarren garaipena lortzea izango dute helburu, beraz, ez dizkiote gauzak erraz jarriko.