UDAL Kiroldegiko gimnasioa asteazkenean itxi zuten eta hala egongo da urriaren 6ra arte, astelehena.
Tatamia kendu
Gimnasioko obrak asteazkenean hasi ziren. Orain arte, bertan gimnasia egiteko makinez gain, tatami bat ere bazegoen. Obren helburuetako bat, gimnasioak leku gehiago izatea da, eta horretarako tatamia kentzea erabaki dute. Horrela, gimansio berriak lehen baino askoz leku gehiago edukiko du.
Honetaz gain, makina berriak ere jarriko dituzte. Lehen zeuden batzuk mantenduko dituzten arren, besteak beste bizikleta estatikoak, besoak eta bularrak lantzeko makinak, bankoak eta abar jarriko dituzte.
Gainera, lehen tenis pista zegoen lekuan hiru gela berri egin dituzte. Batean kendutako tatamia jarriko dute eta beste bi gelak aerobic-a eta matentze gimnasia egiteko izango dira.