Hernaniko bi bikotek Gipuzkoako Txapelketako partidua jokatuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 20a, 02:00

hernaniko pelotariak martxan dira berriz ere. Udara partidu aldetik nahiko lasai pasa ondoren, iritsi zaie hauei ere txapelketak jokatzen hasteko ordua. Atzo hasi zuten C.D. Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Pelota Txapelketa. Igandean berriz, Hernaniarrek beste bi partidu jokatuko dituzte Kiroldegiko frontoian. Goizeko 11:00etan hasita jubenilen eskuz binakako partidua izango da lehendabizi. Bertan, Hernaniko Noble eta Zapiain gazteak Usurbilgo bikotearen kontra ariko dira. Ondoren, seniorren eskuz binakako partidua izango da. Bertan, Esnal eta Gorratxategi pelotari hernaniarrek Eskoriatzako bikotea izango dute aurkari.

11 taldek jokatuko dute txapelketa
Gipuzkoako binakako Txapelketa garrantzitsua izaten da C.D. Hernaniko pelotarientzat, eta ondorioz, aurtengoan ere hernaniarren ordezkapen haundia izango da txapelketan. Guztira C.D. Hernaniko 11 taldek, hau da, 11 bikotek jokatuko dute txapelketa. Dudarik gabe, bai taldearen eta bai pelotarien helburua txapel bat edo beste eskuratzea izango da. Hala ere, taldearen nahirik haundiena seniorretako talderen bat edo bikoteren bat aurreneko mailara igotzea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!