Udal euskaltegian matrikula egiteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 20a, 02:00

Udal euskaltegian matrikula egiteko aukera badago oraindik, plaza batzuk libre gelditzen baitira. Matrikula egiteko epea irailaren 24ra arte izango da. Izena emateko goizeko 09:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara joan daiteke Udal euskaltegi bertara, garai bateko anbulatorio zaharra zegoen egoitzara. Bestalde, atzo sheriff-ez jantzitako pertsona bat matrikula egiteko eskuorriak banatzen aritu zen herrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!