karabel auzoko bizilagun elkarteak, Udaletxearen laguntzarekin auzoko umeentzako festa eguna antolatu du. Festa gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da Oleta plazan. Lehendabizi marrazketa eta idazketa lehiaketetako sari banaketa egingo da. Umeek aste osoan zehar, astelehenetik atzo arte auzoko bizilagun elkartean aurkeztu behar zituzten lanak. Bi lehiaketetan gaia auzoa bera zen, eta idazkia euskeraz zein erderaz egiteko aukera zegoen. Lehiaketetako irabazleek sari bikainak izango dituzte aurtengoan. Lehenak 40 eurotako saria jasoko du eskolako gauzatan gastatu ahal izateko. Bigarrenak berriz, 30 eurotako saria eta hirugarrenak 10 eurotakoa.
Haur jokoak
Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara berriz, haur jokoak izango dira. Hau da, bizikleta lasterketa, krossa, lokotxak, txingak, aulkiaren jokoa, sokatira, eta abar. Partehartzaile guztientzat opariak izango dira. Eguna primeran amaitzeko txokolatada izango da denontzat.