Salatu, ozen eta gogor salatu besterik ezin da egin une honetan. Salatu eta babes osoa eskaini. Salatu bart gauean Hernanin jazo dena. Ordea eta zoritxarrez, bart gertatutakoa ez da salbuespena, eguneroko kontua baizik.
Zalantzak ditut arazoaren larritasunaz, gordintasunaz, handitasunaz eta garrantziaz oraindik ere jabetze ote garen.
Zalantzak arazo bat, gizartean eta pertsonen arteko harremanen gauzatzean arazo haundi bat dela jabetzen garen. Jabetuko bagina, ez baikenuke horrelako berriak irakurri beharrik izango eta are gehiago, ez bailirateke gertatu ere egingo. Baina egun, hori urrun ikusten dut, oso urrun, eta gaur goizean are eta urrunago.
Zalantzarik ez dut ordea, egun hori iritsiko dela eta horretarako denok egingo dugula lan, elkarrekin, emakume eta gizon, bereizketarik gabe. Horretan dihardugu eta jarraituko dugu, ahal dugun eta dagokigun tokitik, lanean, horrelakorik gerta ez dadin. Eta gertatu den honetan babes osoa eskaini, baita laguntzeko prestutasuna ere eta nola ez, lanean jarraituko dugunaren erabateko konpromezua.
Garbi dago hainbat sektore egiten ari diren lana, Udala barne, premiazkoa dela, baina ez nahikoa eta horretan sakondu dezakegun neurrian egiten jarraitu beharko dugula. Horregatik gaurkoa salaketa da, eta ez besterik, baina ezin da horretara mugatu eta gure aldetik behintzat ez da horretan geratuko.
Salaketarekin batera eskari bat ere bai herritarrei, honelako egoera posibleen aurrean jarrera aktibo bat izateko, denok dugulako zeregina gizon eta emakumeok berdinak izan gaitezen eta era honetako gertakariak errepika ez daitezen.
Usoa Barrutiabengoa Olazabal
Hernaniko Berdintasun Saileko Delegatua
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!