gaurkoa egun haundia izango da Wukroko Elkartasun Jardunaldiko antolatzaileentzat. Wukron (Etiopia) dagoen Angel Olaran misiolariarentzako diru laguntza lortzeko egiten den laugarren Elkartasun Jardunaldia izango da asteburu honetakoa.
Gaurko ekitaldiak
Wukrorako dirua lortzeko ekitaldiak gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Atletismo pistan. Hasteko ume jolasak izango dira, hau da, umeek marrazkiak egiteko aukera izango dute, herri kiroletan aritzekoa, eta abar. Ondoren, elkartasun kilometroa izango da. Bertan, Atletismo pistari bueltaka ari beharko dute, eta ibilbide guztian eltxetxoak izango dira. Kilometro solidarioa horixe da, eltxetxoetan, buelta bakoitzean, 0,50 eurotako diru laguntza sartzean datza.
Atletismo pistan salmenta postuak ere izango dira; bertan, kamisetak 10 euroan, motxilak 10 euroan eta pinak euro batean salduko dira, besteak beste.
Bihar herri bazkaria
Azken lau urteetan bezala, igandean ere herri bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak aldez aurretik saldu dira, eta erosia dutenek bakarrik joan ahal izango dute. Bazkaria eguerdiko 14:00ak aldera hasiko da Atsegindegi plazan. Menua ezin hobea: paella hasteko, eta ondoren, oilaskoa entsalada eder batekin. Postrerako berriz, brazogitano-a izango dute.
Laguntzen duten guztiei eskerrak eman
Aldez aurretik antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie ahal duten neurrian edota diru laguntzekin kolaboratzen duten guztiei: Hernaniko eta inguruetako enpresa guztiei, urte osoan zehar diru laguntza ematen jarraitzen dutenei, jardunaldietan parte hartzen dutenei eta baita Gazte Asanbladako lagunei ere, egindako guztiagatik.