Ttarla dantza taldean ibili nahi duten neska mutilek gaur dute azken eguna izena emateko. 5 urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena, 2003tik aurrera jaiotakoek. Ttarlak dantza mutilen taldea osatu nahi luke eta herriko mutilak animatu nahi ditu parte hartzera. Gaur arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara eman behar da izena, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!