Herrian momentuz ez dira telekomunikazio ekipo eta antena gehiago jarriko

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 19a, 02:00

Gobernu Batzarra izan da aste honetan eta bertan erabaki da herrian ez direla telekomunikazio ekipo eta antena gehiago jarriko; tartean telefono mobiletako antenak. Aurrerantzean beharko balira, Santa Barbara eta kantera inguruan jartzea proposatuko da.

Sagastiyako etxeak
Sagastiyako ekimen pribatuko etxeak egiteko tramite bat ere onartu zen Gobernu Batzarrean; jarduera programa hain zuzen ere. Hau onartuta, hurrengo urratsa izango da urbanizazio proiektua onartzea, hau da, argia, telefono linea, eta kainuzuloak egiteko proiektua. Sagastiyan Eusko Jaurlaritzak sustatu dituen etxebizitzen gaikaldean egingo dira etxe hauek, guztira 8 etxe bifamiliar eta babes ofizialeko 22 etxebizitza.

Ubarrotora edateko ura eramateko egitasmoa
Ereñotzuko Ubarroto etxera edateko ura eramateko egitasmoa ere onartu zen batzarrean. Proiektuak 145.746 eurotako aurrekontua du. Orain obra egiteko enpresa kontratatu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!