Richard Eyre zuzendariaren The other man filmak emango dio gaur hasiera Donostiako Zinemaldiaren 56. edizioari

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 18a, 02:00

Britainia Handiko The other man filmak emango dio hasiera gaur 11tan Donostiako Zinemaldiaren 56 edizioari. Filmaren zuzendaria Richard Eyre da eta Liam Neeson, Antonio Banderas eta Laura Linney ditu protagonistak. Zabaltegi sailari berriz Phillipe Garrelen La frontiére de l´aube filmak emango dio hasiera arratsaldeko 15.30etan Viktoria Eugenia Antzokian. Halere, sail honetako benetazko jaia Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona filmak jarriko du, gaueko emanaldian. Zuzendari estatubatuarra bera, Javier Bardem eta Rebecca Hall protagonistak hartuko dute parte. Bestalde, Antonio Banderas aktoreari ere emango diote Donostia Saria gaur gauean.

Nazioarteko filmak
Gaur hasi eta hilaren 27ra arte nazio ezberdinetatik ekarritako 300 film baino gehiago ikusteko aukera izango da, Donostiako zinema aretoetan. Urte asko daramaten zuzendarienak eta bere lehenengo filma aurkezten dutenak, Estatu Batuetik eta Kubatik datoztenak, zine komertziala eta abangoardiakoa... Guztiak dauka lekua Euskal Herrian zinemari eskeintzen zaion jaia nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!