Ipuin kontaketa eta dokumentala gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 17a, 02:00

Mugikortasun astearekin jarraituz, Hernani eta mugikortasuna lemapean gaur ere izango dira ekitaldiak. Arratsaldeko 17:30etan ipuin kontaketa izango da Biteri Kultur Etxean. Ekitaldia lau eta bederatzi urte bitarteko haurrei dago zuzendua. Beranduago, 19:30etan Txitean-pitean dokumentala izango da, Biteri Kultur Etxean baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!