Aurkezpena izango da ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 16a, 02:00

Hernaniko Udalak eta Euskadi+Innovak antolatuta Berrikuntza Foroa izango da ostegunean. Ekitaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta Hernani B.H.I.-n izango da, garai bateko EPO-n. Foroan Berrikuntza Agendari buruz hitz egingo da. Bertan azalduko dira, gutxienez 6 langile dituzten enpresa txikiek hainbat alorretan aurrera egiteko behar dituzten baliabideak: berrikuntza alorrean, teknologia berrietan, merkatu berrietara iristerako garaian, marke- tingean eta ingurumena errespetatzeko egin ditzaketen aurrerapausoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!