Hernani Musika Eskolak helduentzako solfeo hastapenkastaroa antolatu du, hasierako mailakoa. Izen emateko epea ostiralera arte izango da Musika Eskolan (Atzieta 4) eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Ikastaroa asteazkenetan izango da arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Ikastaroari hasiera irailaren 24an emango diote eta
ekainaren 3a arte iraungo du; guztira hamar plaza izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!