Errugbi elkarteak antolatuta gaur hasiko da V. Garagardo Azoka, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 18a, 02:00

GAurtik igandera bitartean, Hernaniko Errugbi taldeak antolatuta, V. Garagardo Azoka izango da Atsegindegin. Aurtengoan Hernaniko Kronika aukeratu dute azoka inauguratzeko, antolatzaieleen esanetan «errugbiaren alde egindako lanagatik». Garagardoak eta menua Guztira 13 garagardoen artean aukeratu ahal izango dute bertara hurbiltzen direnek, horien artean batzuk honakoak: Heineken, Guinness eta Paulaner. Menuari dagokionez, kodiloa, saltxitxak eta euskal oiloa (luma gorria) izango dira aukeran.

Ordutegia
Gaur eta bihar arratsaldeko 19:30etatik 01:00a ingurura izango da zabalik. Asteburuan berriz, lehenago zabalduko dute: larunbat eta ingadean 12:30etatik 16:00ak arte garagardoa hartu eta jateko aukera izango da. Ondoren, 19:00ak arte garagardoa hartzeko aukera bakarrik izango da. Eta gauean barriz, 19:00etatik aurrera 01:00a arte jan eta edateko aukera izango da berriro ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!