eneko Paskual hernaniarra aske utzi zuten astelehenean 10.000 eurotako fidantza ordaindu ondoren. Herrira astelehenean gaueko 00:00ak inguruan, iritsi zen, Aranjuezeko espetxea utzi ondoren. Herrian herritar talde batek harrera egin zion. Eneko Paskual otsailaren 12an atxilotu zuen Frantziako poliziak Baionan, Garikoitz Paskualekin batean Espainaiko Auzitegi Nazionalak emandako euro agindu baten ondorioz.