Helduen Hezkuntza Zentroa ikasturte berria prestatzen ari da eta dagoeneko egin daiteke matrikula. Oinarrizko titulaziorik ez dutenek, idazten eta irakurtzen ikasi dezakete, baita euskera, ingelesa, frantsesa eta informatika ere. Horrez gain, Bigarren Hezkuntzako Graduatua ere lor daiteke. 25 urtetik aurrerakoek Unibertsitaterako edo Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera froga presta dezakete. Atzerritarrei gaztelania ere irakasten diete. Helduen Hezkuntza Zentroa Antziolako eskoletan dago,
62garren zenbakian. Ordutegia: 10:00-12:00/17:00-19:00.
Telefonoa: 943 33 53 18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!