Hasi da Eskola Kirola

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 16a, 02:00

Hasi da atletismoko Eskola Kiroleko denboraldia. Entrenamenduak astelehen eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara. Eskola kirolaz aparte, atletismoan aritu nahi duten neska mutilak ere parte hartu dezakete entrenamenduetan. Horretarako zortzi urte edo gehiago izan behar dira. Federatuek astelehen, astearte eta ostegunetan izango dituzte entrenamenduak, arratsaldeko 18:45etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!