Sagastiyako ekimen pribatuko etxeak aztergai Gobernu Batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 16a, 02:00

SAGASTIYAN, ekimen pribatuak sustatuta egingo diren etxebizitzetaz hitz egingo dute gaur Gobernu Batzarrean. Zehazki, etxeak egiteko jarduera programaz hitz egingo dute. Programa hau onartuko balitz etxeak egiteko hurrengo urratsa izango litzateke urbanizazio proiektua onartzea, hau da, kainuzulo (alkantarilla), argia, telefono lineak eta horrelakoak jartzeko proiektua. Ekimen pribatuko etxe hauek, Eusko Jaurlaritzak sustatu dituen etxebizitzen gaikaldean eraikiko lirateke. Aurreikusita dago, 8 villa bifamiliar eta babes ofizialeko beste 22 etxebitza eraikiko direla eremu honetan. Herrian telekomunikazio ekipoak kokatzeko leku posibleetaz ere hitz egingo da. Proposatuko da momentuz ekipo eta antena gehiago ez jartzea, eta beharko balira, Santa Barbara eta kantera inguruan jartzea. 14:00etan, udaletxean.

Bozeramale batzordea
Bozeramale batzordea ere izango da gaur. EBk aurkeztutako mozioa aztertuko da, Europako Batasunak lan orduak antolatzearen inguruan ateratako araudiari buruz. 12:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!