BERDINTASUN Kontseilua bilduko da gaur, ikasturte berriko aurreneko bileran. Berdintasun Kontseilua Udal Berdintasun Sailarekin batean sortu zen, duela sei urte. Talde honetan herritarrak biltzen dira, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruan lan egin nahi dutenak, emakumezkoak zein gizonezkoak. Bertan zehazten dira Udal Berdintasun Arloaren plangintza, programa, eta ekimen gehienak. Kontseilua irekia da eta nahi lukete ahalik eta herritar gehienek parte hartzea. Oporren ondorengo aurreneko bilera gaur egingo dute, 19:30etan, Biterin.
Jabetze Eskoletarako matrikula zabalik
Berdintasun Arloak Jabetze Eskolak antolatu ditu aurtengo ikasturtean ere. Emakume literatura, sedukzioa, antzerkia eta femenismoaren historia ezagutzeko aukera izango da. Izena ematea irailaren 25a aurretik egin behar da. Informazio gehiago: 943 337010/irantzu-j@hernani.net.