Eneko Pascual askatu dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 17a, 02:00

ENEKO Pascual presoa askatu zuten atzo, 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Pascual astelehen gaueko 00:00ak aldera iritsi zen Hernanira eta bertan herritar talde batek harrera egin zion.


Otsailaren 12an atxilotua

Eneko Pascual otsailaren 12an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Baionan, Garikoitz Pascualekin batean, Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako euro agindu baten ondorioz.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!