Gaztetxoak Erniora igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 15a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du iganderako, Ernio mendira (1.075 m). Goizeko 08:00etan abiatuko da taldea Atsegindegitik. Gaztetxoek 2 euro ordaindu behar dute eta helduek 5. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, elkarteko bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza, z/g) gaur, ostegun edo ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea ostiralean bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!