herritarrok egunerokoan ahalik eta erosoen baina ahalik eta gutxien kutxatuz mugitzeko moduak ezagutu eta jorratzeko astea izango da Mugikortasun Iraunkorraren Astea, bihartik datorren astelehenera bitarte, Udalak antolatuta. ‘Aire garbia denontzat’ izango da leloa.
Hausnartzeko gaiak
Bihar bertan hitzaldia izango da Biterin, Hernani eta mugikortasunaren inguruan; besteak beste, herriari eragiten dioten kanpo eta barne faktoreak aztertuko dira, esate baterako, azpiegitura haundiak edota herriaren antolakuntza urbanistikoa.
Asteazkenean gaiaren inguruko ipuin kontaketa izango da umeentzat; iluntzean, Txitean-pitean dokumentala emango dute, herriko jende zaharrarekin eta ezinduen elkarteko kideekin grabatua besteak beste, mugitzeko dituzten arazoen inguruan.
Ostegunean Iñaki Matak, elbarri baten paperean sartu eta, elbarriek kalean dituzten ezintasunei buruzko antzezlana egingo du.
Automobila ondo erabili
Automobila eraginkortasunez erabiltzen ikasteko ikastaroa izango da ostegunean. Besteak beste, automobilaren erabilera nola murriztu eta kutxadura gutxitzeko automobila modu egokian erabiltzen ikasiko dute. 15 laguneko taldea izango da eta gaur bukatuko da izen emateko epea.
Patina, bizikleta eta jolasa
Larunbatean herrian barrena ibilbidea egingo dute patinez. Igandean ere, beste hainbeste egingo dute baina bizikletaz. Datorren astelehenean Mugikortasun Eguna izango da eta, besteak beste, Urbieta kalean ume jolasak egingo dira.
Bestalde, argazki lehiaketaren epea bihar arte luzatu dute.
-Hitzaldia: Hernani eta mugikortasuna. Pello Lozano eta Imanol Jimenez. 19:30etan, Biterin.
Irailak 17, asteazkena
-Ipuin kontaketa. 4-9 urte bitarteko umeentzat. 17:30etan, Biterin. -Dokumentala: Txitean-pitean. 19:30etan, Biterin.
Irailak 18, osteguna
-Kale antzerkia. Iñaki Mataren antzezlana. 17:00etan, Urbieta kalean, azokan; 18:30etan, Plaza Berrin.
-Ikastaroa: Automobilak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroa. 16:00etatik 20:00etara, Biterin. Izen emateko: olatz-u@hernani.net
Irailak 20, larunbata
-Hernanin patinez. Herrian barrena ibilbidea patinez. Plaza Berritik (Txantxangorri paretik), 11:00etan.
-Ginkana patinez. Atletismo pistan, 12:00etan.
Irailak 21, igandea
-Hernanin bizikletaz. Herrian barrena ibilbidea bizikletaz. Plaza Berritik (Txantxangorri paretik), 09:30etan.
Irailak 22, astelehena MUGIKORTASUN EGUNA
-Eskola Agenda21. Pleno berezia. Ikastetxeetako umeek egindako proposamenei erantzungo die Udalak. 11:00etan,udaletxean.
-Haurrentzako jolasak. Urbieta kalean, 17:00etatik 19:00etara.
-Argazki lehiaketaren sari banaketa. Udaletxean, 19:00etan.