Portuko plazak 50 urte beteko ditu

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 15a, 02:00

Portu auzoko Jabier Ibarrolaburu plazak 50 urte egingo ditu aurten. Hori ospatzeko, auzotarrek festa antolatu dute urriaren 12an, igandea.

Bazkariko txartelak salgai
Urriaren 12an beraz, ekitaldi ugari izango dira Portuko plazan, besteak beste, herri bazkaria. Dagoeneko antolatzen hasiak dira eta txartelak salgai izango dira gaurtik aurrera urriaren 7ra arte. Txartelak erosteko Pedro Mari tabernara edo Agustinaren dendara jo behar da. Nahi duen guztia joan daiteke.

Meza eta musika
Bazkariaz gain, bestelakoak ere izango dira, esate baterako, meza, Hernaniko Musika Bandaren emanaldia eta dantzaldia Etxabe Anaiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!