Garikoitz eta Beñat Barrio anai hernaniarrak ere Kontxako uretan ariko dira gaur arraunean. Donostiarra izeneko traineruan ariko dira, eta esperantza haundirik ez izan arren, «oparia» da beraientzat gaurko froga.
Proiektu berria
Bi anaiak talde desberdinetan hasi ziren arraunean; joan den urtean Beñat Zarauzko taldean aritu zen eta Garikoitz Arraun Lagunak taldean.
Orain, anaiak elkarrekin ari dira, sortu berria den Donostiarra taldean. Beñatek Kronikari esan dionez, aurtengo denboraldia «nahiko gogorra» izan da, arrazoi asko medio, «laguntza murritzak, kirolari gutxi eta oso gazteak».
Donostiarra trainerua Donostiako bi talde elkartuta sortu da, Ur Kirolak eta Arraun Lagunak; horiez gain, kanpoko 5-6 lagunekin osatu dute taldea. Beñat 4 eta 5 baborreko tostetan aritzen da eta garikoitz berriz, 5garren tostan aritu da aurten.
Gaurko estropada ‘oparia’
Beñat lehen ere aritua da Kontxan, San Juan taldearekin behin eta Zarauzko taldearekin beste behin. Garikoitz ere aritu zen aurreko denboraldian Donostia Arraun taldearekin.
Gaurko frogari buruz galdetuta, «taldea osatzen duten kirolari gazteei eman ahal zaien opari haundiena».