Automobilaz aparteko garraioak bultzatzeko astea

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 13a, 02:00

hernaniko Udalak Europa osoan zehar irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egin du. Aire garbia denontzat lelopean egingo da aurtengo edizioa eta astean zehar hainbat ekimen egingo dira herritarrak kontzientziatzeko, automobila ahalik eta gutxien erabili dezaten, besteak beste.

Hernani eta mugikortasuna
Asteartean hasiko da mugikortasun astea Hernani eta mugikortasuna izenburupean Pello Lozano eta Imanol Jimenezek emango duten hitzaldiarekin. Bertan, besteak beste, herriaren antolakun-tzan eragina duten kanpo (azpiegitura haundiak) eta barne faktoreak (herri barruko antolakuntza) aztertuko dira.

‘Txitean-Pitean’ dokumentala
Txitean-Pitean dokumentala, besteak beste, herriko zaharrekin eta herriko ezindu fisikoen elkartearekin egina da; helburua du talde hauek mugikortasunarekin dituzten arazoak aztertzea.

Automobila ondo erabili
Ostegunean ikastaro berezia izango da automobila eranginkortasunez erabiltzen ikasteko. Ikastaroan, besteak beste, automobilaren erabilera murrizten eta kutxadura gutxitxeko automobila modu egokian erabiltzen ikasiko dute; eskola praktikoak eta teorikoak izango dira. Gehienez 15 lagun izango dira taldean eta lehenbailehen eman behar da izena.

Patinez eta bizikletaz
Larunbatean eta igandean herrian barrena patin eta bizikletan ibiliko dira. Deialdia irekia da eta nahi duenak parte hartu dezake.

Mugikortasun Eguna
Hilaren 22an izango da Mugikortasun Eguna. Besteak beste, ikastetxeetako umeek duela urte bete egindako proposamenei erantzungo die Udalak; arratsaldean ume jolasak izango dira Urbieta kalean, eta iluntzean, argazki lehiaketaren sari banaketa izango da.

Irailak 16, asteartea
-Hitzaldia: Hernani eta mugikortasuna. Pello Lozano eta Imanol Jimenez. 19:30etan, Biterin. Irailak 17, asteazkena -Ipuin kontaketa. 4-9 urte bitarteko umeentzat.
17:30etan, Biterin. -Dokumentala: Txitean-pitean.
19:30etan, Biterin. Irailak 18, osteguna -Kale antzerkia. Iñaki Mataren antzezlana.
17:00etan, Urbieta kalean, azokan;
18:30etan, Plaza Berrin. -Ikastaroa: Automobilak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroa.
16:00etatik 20:00etara, Biterin.
Izen emateko: olatz-u@hernani.net Irailak 20, larunbata -Hernanin patinez. Herrian barrena ibilbidea patinez. Plaza Berritik (Txantxangorri paretik), 11:00etan. -Ginkana patinez. Atletismo pistan,
12:00etan. Irailak 21, igandea -Hernanin bizikletaz. Herrian barrena ibilbidea bizikletaz. Plaza Berritik (Txantxangorri paretik),
09:30etan.
Irailak 22, astelehena MUGIKORTASUN EGUNA
-Eskola Agenda21. Pleno berezia. Ikastetxeetako umeek egindako proposamenei erantzungo die Udalak. 11:00etan,udaletxean.
-Haurrentzako jolasak. Urbieta kalean, 17:00etatik 19:00etara.
-Argazki lehiaketaren sari banaketa. Udaletxean, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!