Hernani eta inguruko artistentzako bilera irekia bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 14a, 02:00

Artixten Topaketa egingo da urriaren 4an Hernanin. Helburua da Hernani zein inguruko herrietan artearen adar desberdinetan ari diren lagunak, egun eta leku berean elkartzea, beren abilezia erakusteko eta elkar ezagutzeko. Antolatzaileek dei egin diete beren burua sortzailetzat jotzen duten guztiei topaketan parte hartzeko. Topaketa prestatzeko bilera irekia deitu dute antolatzaileek eta parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu. Bilera bihar izango da, Hernaniko Biteri kultur etxeko Sukaldea aretoan, 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!