KARABELeko auzo elkarteak, Udalaren laguntzarekin, auzoko umeentzako festa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 20. Aldez aurretik marrazki eta idazlan lehiaketa antolatu dute. Idazlanak euskeraz eta gazteleraz idatzi ahal izango dira. Lanak auzo elkartean aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera bitartean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Sariak eskolako materiala erosteko dirua izango dira: lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 20, eta hirugarrenarentzat 10 euro.
Umeen festa
Hala eta guztiz ere, umeentzako egun haundia irailaren 20an izango da, datorren asteko larunbatean, alegia. Festa Karabel auzoko Oleta plazan izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Lehendabizi marrazki eta idazlan lehiaketen sariak emango dituzte. Ondoren, plazara hurbiltzen diren auzoko umeentzat hainbat joko antolatu dituzte: bizikleta lasterketa, krosa, lokotxak, txingak, aulki jokoa, sokatira eta abar.
Honez gain, parte hartze hutsagatik, bertara hurbiltzen diren ume guztientzat opariak izango dira. Festa eguna primeran amaitzeko, txokolatada izango da denentzat.