Hernaniko talde nagusiek gaur hasiko dute denboraldi berria

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 13a, 02:00

CDH-ko mutilen eta nesken talde nagusiak gaur hasiko dute denboraldia. Mutilek Real Union izango dute aurkari eta neskek berriz, Vasconia. Biek lehen partidua etxetik kanpo jokatuko dute. Bestalde, aurten mutil seniorrek bigarren talde bat atera dute, 2garren regional mailakoa. Taldeak gaur jokatuko du Zubipen, arratsaldeko 18:15etan, Trintxerpe Azkuene C.D. taldearen kontra. Talde honen bidez Gorengo mailan jokatzen ez duten gazteak klubean mantendu nahi dituzte, eta, bide batez, harrobia landu.

Mutilak gorengo mailan
Hernaniko mutilen talde nagusiak aurredenboraldi ona egin ondoren hasiko du denboraldi berria. Hilabete eta erdi daramate larunbateko partidua prestatzen eta nahiz eta Real Union faboritoa izan, hauen helburua urtero maialaz igotzea izaten baita, hernaniarrak gogotsu aterako dira zelaira. Taldean zortzi aurpegi berri izango dira, horietatik lau jubeniletatik igotakoak. «Talde berria eta gaztea denez aurtengoa, partiduz partidu maila hartzen joan beharko dute» aitortu zigun David Muñoz entrenatzaileak.

Neskak Emakumezkoen ligan
Nesken aurreneko taldeak aurredenboraldi nahasia izan du lesioak, oporrak eta abar direla eta. Gaur bost jokalari berriekin hasiko du denboraldia, Vasconiaren kontra. Helburua partiduz partidu talde dinamikoa osatzea da, eta ahal izanez gero, igoera fasean sartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!