EGURALDIAK argi utzi zuen atzo udara bukatu dela; udaberri eta udarako arropak jaso eta udazkenekoak ateratzeko garaia da. Dendariek ere, horixe bera egingo dute; horregatik atzo udaberri-udarako denboraldia bukatzeko merkealdi azoka egin zuten Atsegindegin.
Jende asko
Jende asko bildu zen Atsegindegira denboraldiko azkeneko kapritxoa edo mahuka erostera. Dendariek adierazi zutenez, jende asko ibili zen, lan mordoska egin eta ondo saldu zuten». Postuez gain, umeentzako puzgarriak ere izan ziren.
Denetarik eta modu onean
Atzoko azokan denetarik izan zen: arropa, oinetakoak, ba-rrengo arropa, umeen arropa, kirol dendetako produktuak, liburuak eta baita etxeko tresnak ere. Merkealdi bukaerako azoka izanik, produktuak modu onean aurkitzeko aukera izan zen.
Berriak-ek antolatuta
Azoka Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu zuen. Denboraldi bukaeran dendetan lekua egin behar izaten dute produktu berrientzat eta azoka aprobetxatzen dute zaharrak saltzeko.