AINARA ortega abeslari hernaniarra entzuteko aukera izango da gaur, Iñaki Salvador-Ainara Ortega Quartet taldearen emanaldiaren barruan. Kontzertua Udal Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatu dute, ikasturte berriarekin batera hasiko diren Jabetze Eskolak aurkezteko. Kontzertua gaur gaueko 22:30etan izango da (ez 23:30etan osteguneko Kronikan argitaratu zen bezala). Autore kanta ezagunak abestuko dituzte, jazz kutsuko moldaketekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!