Merkealdietako azken pagotxak eskuratzeko aukera izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 13a, 02:00

bERRIAK merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta, merkealdi azoka izango da gaur Atsegindegi plazan. Udaberri eta udako denboraldia azkenetan da eta hori dela eta izango da aukera kapritxoren bat edo beste eskuratzeko, modu onean. Herriko lentzeria denda, arropa denda, zapata denda eta kirol dendetako produktuak izango dira azokan, beherapen haundiarekin gainera. Horrez gain, liburuak eta beste hainbat produktu ere izango dira. Gaur goizeko 10:30etan irekiko dituzte postuak eta arratsaldeko 19:30etan itxi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!