Hernani BHI-k martxan jarri ditu Karmelo Labakako ikasturte berriko kurtsoak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 12a, 02:00

Hernani bhi-k martxan jarri ditu araututako ikasketez gain eskaintzen dituen beste ikastaroak. Aurtengo ikasturtean bi dira azpimarratzeko ikastaroak: eskaintza partzialekoak eta lanean ari diren langileentzako kurtsoak, etengabeko prestakuntzakoak. Eskaintza partzialean Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak; Erdi Mailako Zikloa eta Goi Zikloetarako sarrera froga prestatzeko kurtsoak eskaintzen dituzte. Lanean ari diren langileentzako etengabeko prestakuntzako kurtsoetan berriz, fabrikazio mekaniko arloa eta elektrizitate mekaniko arloko kurtsoak dituzte. Kurtso hauez gain, hauek ere eskaintzen dituzte: langabetuentzat edo lan hobekuntzarako txartela dutenentzat, Instalatzaile elektrizista oinarrizko kurtsoa eta Txirbil harroketa bidezko mekanizatu kurtsoa; Txekinbide programa barruko Marrazki herraminta kurtsoa; Eraikuntzan lan egiten dutenentzako kurtsoa, lan arriskuak sahiesteko (Osalan); Prebentzio delegatuentzako ikastaroak (Osalan); Kutxa ikasgelako kurtsoak (www.kutxasocial.net); Euskadi + Innova kurtsoak, hau da, berrikuntzari buruzko ikastaroak enpresentzat. Enpresek eskatutako beste edozein kur-tso ere antolatzen saiatuko da Hernani Institutua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!