TELP ikastaroa (Taller D’Espai Lingüistic Personal) izango da Biteri kultur etxean urriaren 3 eta 4an, Dobera euskera elkarteak antolatuta. Ferran Suay eta Gemma Sangines psikologoek sortutako tailerra da. Tailerra lehen aldiz 2003ko azaroan egin zuten Valentziako Alboraig herrian. Ordutik 50 tailerretik gora egin dituzte, eta nahiz eta gehienak Katalunian eman, Euskal Herrian eta Galizian ere izanak dira.
Tailerraren helburua
Euskaldun askok euskeraren eguneroko erabileran tentsio momentuak izaten ditu, parean dagoenak ez dakielako, erdaraz egiteko eskatu diotelako eta abar. Beraz, tailerraren helburuak honakoak izango dira: eguneroko hizkuntza gatazkak bideratzeko tresnak eskuratzea, euskeraz egiteak izan ditzakeen deserosotasunak murriztea eta gainera, eroso sentitzeko baliabideak eskuratzea, hizkuntza modu positiboan bizitzeak dituen abantailak ezagutzea, solaskideen hizkuntza egoera edo jarrera hobetzeko baliabideak ikastea eta egoera ezberdinetan portaera egokiena izaten ikastea.
Edukiak
Tailerra bost atal nagusitan banatuko da: oinarri teknikoak, ikuspegi estrategikoa, baliabideak, konbergentzi mailak eta komunikazio asertibo edo positiboa. Tailerrera hurbiltzen direnak euskeraz egiteko gogoa izan behar dute. Hernanin lan egiten dutenek edo hernaniarrek lehentasuna izango dute.
Bestelako ezaugarriak
Tailerra 8 ordukoa izango da eta irakaslea Ferran Suay psikologoa izango da. Tailer teoriko-praktikoa izango da eta gehienez 20 lagunekoa izango da. Partehartzaileek ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute.
Tailerra urriaren 3an, 17:30etatik 21:00etara izango da, eta 4an, 9:00etatik 13:30etara.
Tailerrean parte hartzeko deitu Doberara, 943 33 27 99 zenbakira. Prezioa: Doberako bazkideek eta bazkide diren elkarteko kideek 25 euro, eta bazkide ez direnek 40 euro.