Elkano kaleko emakume zentroko ikastaroak urrian hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 11a, 02:00

ELKANO kaleko 17garren zenbakian dagoen emakume zentroak, urriarekin batean hasiko ditu ikasturte berriko ikastaroak. Jakinarazi dutenez, irailaren 15etik 17ra eman behar da izena, zentroan bertan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Ikastaroen artean aukera ezberdinak daude: astelehenetan, bainika, pintura, egur dekorazioa eta tela ikastaroa izango dira; asteartetan, dekorazio ikastaroa; asteazkenetan, gantxillo eta bolillo ikastaroak; eta astelehen, astearte eta asteazkenetan, gimnasia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!