Errugbiko lagunarteko partiduak izango dira larunbetan Landaren

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 11a, 02:00

larunbatean lagunarteko partidu bereziak izango dira Landaren, HCRE-ko hiru talde nagusiak martxan jarriko baitira. Hernaniko seniorrek, jubenilek eta kadeteek urteroko lagunarteko partidua jokatuko dute La Unicaren aurka. HCRE-koen eta La Unicaren lagunarteko partiduak urtean bitan jokatzen dira; denboraldi hasieran Hernanin eta denboraldi amaieran Iruñean. Aurtengoan, berezitasun bezala, Irungo talde seniorra ere Landaren izango da. Hernaniko seniorrek iada bi partidu jokatu dituzte Salvadorren aurka, eta bietan nahiko itxura ona eman dute joko ona eginez. Gazteenek ordea, larunbatekoa izango dute aurtengo lehen partidua, bi aste entrenatzen ibili ondoren. Gazteen lehenengo partidua kadeteena izango da, 17:00etan. Jubenilena berriz, 18:15etan izango da; biak Landare 1-ean. Seniorretan aldiz, lehen partidua 17:00etan izango da Hernani eta La Unicaren artean. Bigarrena 17:50etan Hernani eta iruñeko taldearen artean eta azkenekoa 18:40etan RC Irun eta La Unicaren artean. Hala ere, 2008-2009ko denboraldi ofiziala urriaren 5ean hasiko du HCRE-k.

Errugbi Eskolako bilera bihar
Bihar Errugbi eskolako bilera izango da Landaren, arraltsaldeko 20:30etan. Bileran infantil, alebin eta benjamin taldeetako gurasoei eskolaren aurkezpena egingo zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!