TTARLA dantza taldea prestatzen ari da kurtso berrirako eta jakinarazi die dantza taldean ibili nahi dutenei, datorren astean egin dutela hitzordua izena emateko. Irailaren 18 eta 19an egin dute zita, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. 5 urtetik gorako haur eta gazteek eman dezakete izena.
Mutil dantzari taldea osatzeko nahia
Dantza taldeko arduradunek jakinarazi dute, aurtengoan mutil dantzari talde bat osatu nahian dabiltzala. «TTarla dantza taldeko gehiengoa neskak dira eta nahi genuke mutil talde bat osatu, bestelako dantza batzuk ere egin ahal izateko: ezpata dantza, makil dantza eta abar». Jantziak dantza taldeak berak jartzen ditu eskura.