Merkealdiko azken pagotxak asteburuan Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 10a, 02:00

BERRIAK herriko merkatarien elkarteak antolatuta, merkealdi azoka izango da larunbatean Atsegindegin, goiz eta arratsalde. Merkealdiak azkenekotan dira, eta hori dela eta, jantzi, zapata eta bestelako produktuak beherapen haundiarekin erosteko aukera izango da. Berriak elkarteak merkealdi bukaeran egin ohi du azoka, eta herritarrek harrera ona egiten diote, beti izaten baita pagotxaren bat edo beste. Merkealdi azokan, mota ezberdinetako dendek jarriko dituzte postuak: jantzi denda, lentzeria denda, kirol denda eta zapata dendek, besteak beste. Udaberri-udara denboraldiko produktuak izango dira gehien bat, aukeran. Azokan posturik jarri nahi duen herriko dendaririk bada, Berriak elkartearen telefonora deitu besterik ez du: 943 33 30 49.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!