Kalez kale kantari ekimeneko kideak herritik barrena kantuan ibiliko dira gaur eguerdian. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. Gainera, gaurkoan saioak berezitasun bat izango du Txanobarragorro urtarrilean estrenatuko den antzezlanaren zati bat grabatuko baitute. Hurbiltzen direnei edozein motako txanoekin joateko eskatu diete ekimeneko arduradunek, plazan kantantzen ari diren bitartean kamarak etorriko baitira grabatzera. 12:00etan, Plaza Berritik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!