Euskal musika tresnei buruzko saio didaktikoa

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 10a, 02:00

Ostiralean musika emanaldi berezia izango da Biteri kultur etxean. Bertan euskal musika tresnak entzun eta ikusteko aukera izango da. Tresnei buruzko informazio teorikoa ezagutu eta musika tresnen soinua entzuteko aukera izango da. Txalaparta, txistua, danbolina, txirula, trikitia, panderoa eta alboka izango dira saioko protagonistak. Kontzertu txiki bat izango da emanaldiaren bukaeran. Ostiralean, arratsaldeko 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!