Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean matrikula egiteko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 10a, 02:00

ANTZIOLAKO Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean (EPA izenez ezaguna) ireki dute matrikula egiteko epea. Bertan maila eta ezagutza ezberdinetara egokitutako eskaintza izaten da aukeran, eta oinarrizko titulazioa izanez gero, 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitate Sarrera Proba prestatu daiteke, Giza eta Gizarte Zientzia modalitatean. Ikasketa hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetarako Sarrera Proba egiteko ere balio dute. Matrikula dohainik izaten da HHIko ikasketa guztietarako.

Beste aukera batzuk
Oinarrizko ikasketarik ez dutenentzat ere aukera zabala izaten da HHIn: idazten eta irakurtzen ikasi, komunikatzeko gaitasunak hobetu, matematikako ezagutzak eguneratu, Bigarren Hezkuntzako Graduatua eskuratzeko eskolak, etorkinentzako gaztelania eskolak, eta horrez gain, informatika, euskara, frantsesa eta ingelesa ere ikasi daitezke. Izena emateko, Antziolako 62 zenbakian duten eraikinera jo daiteke astean zehar, edo 943-33 53 18 telefonora deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!