Bernera mendira joateko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 9a, 02:00

Mendiriz Mendik Bernera mendira (2.482 m) irteera antolatu du datorren astebururako (irailak 13-14), eta izena emateko aukera dago astearte eta ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, elkarteko egoitzara joanda, Iturregi plaza z/g. Prezioak honakoak dira: 45 euro bazkideentzat eta 55 euro bazkide ez direnentzat. Mendiko FEDME txartela ez dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dute. Prezioaren barruan sartzen dira loa eta pentsio erdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!