Kizkia taldeak sagardo txapelketa egingo du. Guztira, Gipuzkoako 19 sagardotegi ezberdinek hartuko dute parte. Hiru egun ezberdinetan izango dira sailkapenak. Azkenean, sei sagardok lortuko dute finalerako txartela. Finala irailaren 24an izango da. Honako sagardotegiek hartuko dute parte: Hernaniko Altzueta eta Elorrabi; Astigarragako Rezola, Petritegi, Oiarbide, Lizeaga, Garciategi, Gurutzeta eta Mendizabal; Donostiako Barkaiztegi; Oiartzungo Ordozelai; Urnietako Eula, Kasiano eta Elutxeta; Tolosako Isastegi; Andoaingo Gaztañaga; Adunako Zabala; Aiako Satxota; eta Zubietako Astiazaran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!