Hernaniko Kirol Elkarteko Judo Saila kurtso berriko
ikastaro eta entrenamenduekin hasiko da. Jakinarazi dutenez, izena emateko aukera badago oraindik ere. 6 urtetik aurrerako haurrek bi ordutegi dituzte aukeran: astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 17:15etatik 20:00etara; eta astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.15 urtetik aurrerakoek, astelehen, asteazken eta ostiraletan ariko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Horrez gain, kata
saioak egiteko aukera izaten dute, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 20:00etan. Izena emateko paperak kiroldegian aurki daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!