LATSUNBE Berri eta Marieluts auzoetako bizilagunek auzoa girotzeko eguna antolatu dute aurten hirugarren aldiz. Lehenengo urtean egitarau xumearekin hasi baziren ere, urtetik urtera ekintza berriak ari dira eransten egitarauan. Aurten, esate baterako, tortila patata lehiaketa izango da larunbatean, 11:00etatik 12:00etara, eta bide batez aurkezten diren tortila guztiak elkartu eta hamaiketakoa egingo dute.
Fron-tenis, fubol 7 eta
ping-pong txapelketak
Lehiaketa bat baino gehiago izango da larunbatean, eta baita bezperan ere, auzoa girotu eta jendea pixka bat zirikatzeko. Alde batetik, alebin eta infantil mailako fron-tenis, futbol 7 eta ping-pong txapelketak izango dira.
Bestetik, marrazki lehiaketa ere izango da eta norberak etxetik eraman beharko du bere marrazkia.
AUZOKO EGUNEKO EGITARAUA:
IRAILAK 12, OSTIRALA
18:30 Futbito txapelketa,
kirol pistan.
18:30 Fron-tenis txapelketa,
auzoko frontoian.
IRAILAK 13, LARUNBATA
09:00 Auzoko festen
hasierako kohetea.
09:30-12:00 Betiko jokoak: zaku
lasterketa, altxorraren bila, zinta
lasterketa bizikletarekin, zapi jokoa
eta mahai-futbola.
10:30 Marrazki erakusketa,
kirol pistan.
11:00-12:00 Tortila patata
txapelketa.
12:00 Trikitilari eta buruhaundiak, auzoan zehar.
13:00 Sari banaketa
Atarrabiyoko oholtzan.
14:00 Bazkaria, Karobi elkartean.
16:30-19:30 Puzgarriak eta ohe elastikoak, kirol pistan.
17:00 Hernani Musika Eskolako
gazteen txaranga.
17:30 Ping-pong txapelketa,
auzoko frontoian.
18:00 Malabarismo eskola,
tenis pistan.
19:00 Toka eta igel txapelketa, Karobi elkartean.
19:30 Txokolatada, auzoko
frontoian.
21:30-01:30 Musika,
Atarrabiyoko oholtzan.